Galdakaon burututako G2030 proiektua aurkeztuko da

G2030 proiektua Maraka eta Apitropik erakundeekin elkarlanean burututako proiektua da. Proiektu honek Arantzazulabeko ko-sorkuntza ekosistemako lehiaketa irabazi zuen, eta Galdakaoko udalarekin elkarlanean burututakoa da.

Proiektu honen helburua Mariana Mazzucato nazioarteko adituak proposatutako misioen baitako berrikuntza teoria herri konkretu batean aplikatzen saiatzea izan da.

Jarraian agertzen den bideoan proiektua nola garatu den jasotzen da. Gehiago jakin nahi baduzu, sakatu bertan:

2022ko azaroaren 26ean G2030 proozesuaren emaitzak Galdakaoko herritarren eta eragileen aurrean aurkeztu ziren. Horren inguruan gehiago jakin nahi baduzu, sakatu hurrengo bideoan: